LABek borrokan segitzeko proposamenak egingo ditu
BILBO. Metalgintzan dagozkien eskubideen alde, borroka proposamen berriak aurkeztuko ditu LABek, irailean. Sindikatuaren arabera, haiei aurre egitea da patronalak langileei uzten dien aukera bakarra. Confebaskek lehengo astean uko egin zion metalgintzako negoziazio mahai berria osatzeari. Ondorioz, ez zuten lortu Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osorako metalgintzako lan hitzarmenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu