lan istripuak

LABek dio eredu aldaketarik ezean langileen osasuna eta bizitza "arriskuan" daudela

Sindikatuak beharrezkotzat jo du prebentzioan indarrak jartzea. Iaz Euskal Herrian 61 lagun hil ziren lan istripuz.

2013ko otsailaren 14a
18:22
Entzun

LAB sindikatuak gaur salatu du 2012. urtean Hego Euskal Herriko langileen segurtasuna eta osasuna ez dela hobetu. Haren datuen arabera, 2012ko urtarrila eta abendua bitartean Hego Euskal Herrian 82.687 istripu gertatu ziren; 246 larriak eta 61 hildakoren bat eragin zutenak.

"Ezbehar kopuruaren zergatiak egiturazkoak dira eta prekarietateak ezbehar kopuruari eragiten dio; datuok, beraz, politika batzuen eta eredu baten porrota baieztatzen digute ere", azaldu dute LABeko ordezkariek. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.