LABek dio kutxek ez dutela negoziatzeko borondaterik
BILBO. Hiru euskal kutxei akordiorako eta negoziatzeko borondaterik ez izatea leporatu die LABek, langileei ez dielako bat egitearen osterako inolako bermerik ziurtatzen. Sindikatuaren esanetan, hiru aurrezki kutxetako inork ez die erantzunik eman berak aurkeztutako integraziorako protokolo proposamenari. Prozesuan neurri traumatikorik ez hartzea daa LABen eskaeretako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu