LABek dio Sunsundeguin ez direla ari garbi jokatzen
IRUÑEA. Uztailaren 21az geroztik, LABek ez du Altsasuko Sunsundegui autobus fabrikaren egoeraren inguruko berririk. Sindikatuak behin baino gehiagotan eskatu dizkio azalpenak Nafarroako Gobernuari, baina hark ukatu egin dizkio. Hori hala, sindikatuak salatu du administrazioa gardentasunik gabe jokatzen ari dela, eta eskatu du informazioa emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu