ekonomia

LABek dioenez, gutxieneko soldataren igoera "zaplazteko bat" izango da langileentzat

Pentsioak eta gutxieneko soldata igotzea onartu du Espainiako Gobernuak.

Pentsiodunen protesta bat, Arabako diputazio parean, Pentsiodunak Martxan taldeak deituta. RAUL BOGAJO, ARP
2014ko abenduaren 26a
10:19
Entzun

Hego Euskal Herriko langileentzat "beste zaplazteko bat" izango da Madrilek onartutako gutxieneko soldataren igoera "eskasa", LABen arabera. Sindikatuak adierazi duenez, Espainiak ez du betetzen Europako Karta Sozialean jasotzen dena; dioenez, Hego Euskal Herrian gutxieneko soldatak "1.100 euro" izan beharko luke.

LABen ustetan, Madrilen neurria "opari bat" da enpresarientzat: "Beste urrats bat da aberastasuna gero eta modu injustuagoan banatzeko eta desberdintasunak areagotzeko", dio sindikatuak.

Gutxieneko soldata 645,3 eurotik 648,6ra igaroko da, eta 2015ean pentsioak %0,25 igoko ditu Espainiako Gobernuak. Gaur onartu du neurria Ministro Kontseiluak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.