LABek erreskatearen kontra egiteko eskatu die erakundeei

2012ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
LAB sindikatuakuste du Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezek eta Nafarroako Gobernuko lehendakari Yolanda Barcinak adierazpen instituzional argi bat kaleratu beharko luketela Espainiak bankuentzat eskatu duen erreskatearen kontra. «Herritarrak babesteko erabakirik hartzeko asmorik ez badute, dimisioa eman beharko lukete», adierazi zuen atzo Ainhoa Etxaide sindikatuko idazkari nagusiak, Donostian egindako agerraldi batean. Haren iritziz, «Europari eskatutako laguntza historiako iruzur politikorik handiena da, eta murrizketa gehiago, langabezia handiagoa, bazterkeria eta pobrezia besterik ez du ekarriko». Euskal herritarrei hitza emateko eskatu du Etxaidek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.