Ekonomia

LABek herri akusazio segituko du Irungo Ogasunaren auzian, horretarako 60.000 euroko bermea jarri dioten arren

Sindikatuak "auzia politikoki argitu" egin nahi du, eta larunbatean manifestazioa egingo du Donostian. Hasieran bi mila euroko bermea jarri zion Gipuzkoako Auzitegiak, eta ondoren 3.500ekoa. Aldiz, Fernando Agote abokatuari ez dio bermerik ipini herri akusazio bezala segitzeko.

2008ko otsailaren 18a
13:42
Entzun
Gipuzkoako Auzitegiak 60.000 euroko bermea jarri dio LAB sindikatuari Irungo (Gipuzkoa) Ogasunaren auzian herri akusazio bezala segitzeko, eta LABek gaur adierazi du horretan jarraituko duela, "auzia politikoki argitzeko, dimentsio handietakoa baita". Gainera, larunbat honetan Donostian manifestazioa egingo du; 17:30ean hasiko da, Bulebarretik.

Fernando Agote abokatua ere herri akusazio bezala dago auzian, baina honi ez diote bermerik jarri horrela segitzeko. LABi hasieran bi mila eurokoa jarri zioten, gero 3.500ekoa eta orain 60.000koa.

LABen ustez, auzitegiak berari jarritako berme horrekin sindikatuak auzian daukan parte-hartzea "baldintzatu" egin nahi du. Haren arabera, 8,3 milioi euroko iruzurra egina dute auziko inputatuek. "Administraziotik bertatik antolatuta, gipuzkoarrei lapurreta egin zaie", esan du gaur Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusiak. Ikerketa gehiago dauden neurrian, kasu gehiago agertuko direla azpimarratu du.

"Politika fiskalaren eredu berria" aldarrikatu du LABek, "gaurkoa langileei kalte egiten ari zaielako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.