Maiatzaren lehena
LABek Iruñean eta Baionan egingo du maiatzaren lehena, 'Euskal Herria gorrira ekarri behar dugu!' lelopean
LAB sindikatuak maiatzaren lehenean Baionan eta Iruñean antolatu dituen elkarretaratzetan parte hartzeko deia luzatu die Euskal Herriko langile guztiei. "Argi diogu nahi dugun Euskal Herrian egungo eredu sozial neoliberalak ez duela tokirik. Langileriaren protagonismoa funtsezkoa dugu Euskal Herri aske, justu eta solidarioa sortzeko." LABek 'Euskal Herria gorrira ekarri behar dugu!' leloa aukeratu dugu aurtengo maiatzaren lehenerako.
LABen ustez, "behin-behinekotasuna, babes sozialen murrizketak, zerbitzu publikoen pribatizazioak, azpikontratazioak, diskriminazioa eta lan erreformak" dira gaur egun langileek aurre egin behar dieten arazo nagusiak. Horren aurrean, "gizarte eredu justu eta solidario bat" sortzearen beharra nabarmentzen du LABek. Bestalde, "eraikuntza nazionala ezkerretik" egitearen garrantzia azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu