LABek ituna nahi du Gipuzkoako egurgintzan

2023ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Gipuzkoako egurgintzaren sektorean, 2003. urtetik hitzarmena berritu gabe ari dira lanean langileak, eta LAB sindikatuak, sektorean gehiengoa duenak, egoera hori amaitu nahi du. LABen arabera, 2009an egin zuten lan ituna berritzeko azken saiakera, baina, sindikatuak adierazi duenez, Adegi patronalak aldebakartasunez negoziazioak adostasunik gabe amaitu zituen.

Hala, LABek dio ordezkariekin eta langileekin hitz egiten aritu dela sektoreak zer behar dituen jakiteko, eta garbi dute gutxieneko neurri batzuk eskatuko dituztela ituna berritzeko. Izoztuta dauden soldatak azken urteetako KPIaren arabera eguneratzea eskatuko dute, baita etorkizuneko soldaten igoerak inflazioaren mailari lotzea ere. Lanaldia murriztu nahi dute, eta aldi baterako ezintasunaren osagarriak lortu ere bai. LABek adierazi du «datozen egunetan» erregistratuko duela negoziazio mahaia osatzeko deialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.