Lan istripuak

LABek ordubeteko lanuztea deitu du hilaren 28rako, lan istripuak salatzeko

2008ko apirilaren 18a
16:11
Entzun
LABek ordubeteko lanuzte deialdia egin du apirilaren 28rako (25erako Araban, 28an San Prudentzio eguna izango da-eta), Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta. Lan istripuak salatu nahi ditu sindikatuak, eta ezbehar horiek izaten dituztenekiko elkartasuna adierazteko asmoa du. Administrazio publikoak "arduragabekeriaz" jokatzen duela dio LABek, eta "segurtasun eredu ezberdina" aldarrikatu du, bide batez.

"Lan baldintzen sortutako gaixotasunak" ere salatu ditu. "Langileen osasuna pixkanaka okertu eta azkenean egoera larrian uzten duten lan baldintza ugari dago", adierazi du gaur LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.