Ekonomia

LABek salatu du Confebask gauza bat esan arren aurkakoa ari dela egiten

Espainiako ituna aplikatuko zaiela esaten dietenean publikoki eta juridikoki salatzeko eskatu die LABek langileei.

Miren Garate.
2013ko uztailaren 12a
13:17
Entzun

Joan den asteartean lasai egoteko deia egin zuen Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak. Esan zuen ehunka lan hitzarmen baliorik gabe geratu arren lan baldintzak "oro har" ez zirela okertuko. LABen arabera, ordea, esandakoaren aurkakoa ari da gertatzen. Dagoeneko milaka langilek jakinarazpen bat jaso dutela dio. Gutun horren bidez enpresak esan die euren hitzarmena bertan behera geratu dela eta Espainiakoa edo langileen estatutua aplikatzeko aukera dutela aurrerantzean. Halakoren bat jasotzen dutenei salaketa egiteko eskatu die sindikatuak, "publikoki eta juridikoki".

Jabi Garnika idazkari nagusiaren ondokoak jakinarazi duenez, tamaina eta sektore ezberdinetako enpresek bidali dizkiete jakinarazpenak langileei. Batzuek ohartarazi dute kontratatzen dituzten langile berriei hasieratik aplikatuko dietela Espainiako hitzarmena; beste batzuek diote langile guztiei aldatuko dizkietela baldintzak; batzuk abuztuan dira horretan hastekoak, eta besteak, urtea amaitutakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.