ArcelorMittal

LABek uste du Tapia sailburuak enpresarekin adostutako plana aurkeztuko duela gaur

"Beldur gara Eusko Jaurlaritzak enpresak aipatutako arrazoiak bere egingo ote dituen", esan du sindikatu abertzaleak ohar baten bidez, "lekua aldatzeak ontzat emanez hainbatentzat"

xabier martin
2016ko martxoaren 22a
18:58
Entzun

Indiako multinazionalak Zumarragako Arcelor mugarik gabe itxiko duela iragarri ostean, eta kontuan hartuta Sestaoko ACB dagoeneko itxi egin duela, LAB sindikatuarentzat "harrigarria da benetan" prozesu honetan nola jokatzen ari den Eusko Jaurlaritza. "Enpresari bideragarritasun plana aurkezteko exijitu beharrean, Jaurlaritza bera da eta, ez enpresa, Zumarragako lantegirako bideragarritasun plana publikoki iragarriko duela dioena". Hau da, enpresa batzordeari jakinaraziko dio Lakuak "enpresa berari baino lehen", haren iritzia ezagutu gabe. "Eta hau guztia, gainera, astebeteko epe laburrean".

Horrengatik guztiarengatik, eta proposamenaren "xehetasunak ezagutzeko zain" dagoela, LABek "enpresarekin batera adostutako plana" dela deritzo Arantza Tapia sailburuak 15:30etik aurrerra batzordeari aurkeztuko dion hori. "Beldur gara Jaurlaritzak enpresak aipatutako arrazoiak bere egingo ote dituen, hainbat langileren leku-aldatzeak ontzat emanez". Plan horrek Zumarragako altzairutegiaren "gainbehera bultzatu eta langileen sakrifizio gehiago exijituko" duela uste du sindikatuak.

"Hala balitz, plan horrek Enpresa Batzordeak zein Zumarragako herriak berak erabakitakoaren aurka zuzen-zuzen joko luke", erantsi du LABek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.