Nafarroako Legebiltzarrean kateatu dira gaur LABeko zortzi kide, Imanol Salinas sindikatuko kidearen egoera salatzeko. Izan ere, Salinas preso sartu nahi dute, 21 hilabeterako, sanferminetan La Sangiovesa jatetxearen aurrean egindako protesta baketsu batengatik. Itxaso Torregros sindikatuko kideak salatu du "eskandaluzkoa" dela Salinasen kontrako epaia.
"Borroka sindikalaren defentsan" kateatu dira, baina ez dute luzaro iraun, berehala askatu baititu Foruzaingoak. "Imanol, libre eta gurekin", eta "Ekintza sindikala ez da delitua" eta gisako oihuak egin dituzte.
Sindikalismoa delitua bada, gora delinkuentzia!! pic.twitter.com/anoF5hp5kg
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) September 17, 2019
Kateetatik askatu ostean, atxikita eduki dituzte denbora batez. Identifikatu egin dituzte, eta gero, libre utzi.
Askatu dituzte.#ImanolLibre#BorrokaSindikalaAurrerapic.twitter.com/rmgnAPS00O
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) September 17, 2019
Mobilizazio hartan megafono bat erabiltzea leporatzen diote Salinasi, eta, horregatik, megafonoak eskuan zituztela egin dute protesta sindikatuko kideek.