Aurrekontuak

LABen arabera, Urkulluren gobernuarekin sektore publikoa "ez da hazi"

Sektore publikoak %14,8ko pisua dauka BPGan, 2013an zuen bera.

Garbiñe Aranburu, LABeko idazkari nagusia. MONIKA DEL VALLE, FOKU
Lander Muñagorri Garmendia.
2018ko azaroaren 12a
19:30
Entzun

Eusko Jaurlaritzak ez du sektore publikoa sustatu, edo hala ondoriozta daiteke LABek gaur goizean 2019ko aurrekontu proiektuen inguruan egin duen azterketatik. Txosten bat egin du sindikatuak, eta, horren arabera, “gobernuaren ahalegin ekonomikoa ez da handitu” Urkullu gobernura iritsi zenetik. Sektore publikoak %14,8ko pisua dauka BPGan, 2013an zuen bera. Gainera, denboran atzera eginez gero “egoerak okerrera” egiten duela nabarmendu du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak.

2019rako Jaurlaritzak aurkeztu dituen aurrekontuak “ez dira sozialak, ezta subiranoak ere”, sindikatuaren arabera, “zorra ordaintzeari lehentasuna ematen zaiolako behar sozialei erantzun beharrean”. Beste hainbat neurriren artean, Aranburuk enpleguari duintasuna emateko neurriak eskatu ditu, eta “soldata arrakalari aurre egiteko konpromiso gehiago”.

Horrekin batera, 1.200 euroko gutxieneko soldatak eskatu ditu sindikatuak, eta langile publikoentzako aurreikusitako %2,25eko soldata igoera ere gutxiegi iruditu zaio, “erosteko ahalmenean 13 puntu galdu dutelako”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.