LABen iritziz, patronalak «adarra jo» die sindikatuei Arabako metalaren lan itunaren negoziazioetan. «Probokatzen» ari zaiela uste du. Horregatik, sindikatuaren ustez, beharrezkoa da mobilizazioak prestatzea. «Mobilizazioak Arabako metaleko enpresa guztien greba orokor batekin burutu behar ditugu», esan du. LABentzat, mobilizazioak dira aukera bakarra SEA Arabako patronalaren jarrera aldatzeko eta «atzerapausorik gabeko» lan hitzarmenari eusteko.
Metaleko negoziazio kolektiboari buruzko bilera egin zuten atzo SEAk eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. LABen esanetan, SEAk ez du jarrera aldatu uztaileko bileraz geroztik. Besteak beste, erraztasunak nahi ditu lan baldintzak aldatzeko eta soldata igoerak ez aplikatzeko.
LABen ustez, beharrezkoa da Arabako metalean greba egitea
Mobilizazioak egiten ez badituzte SEA patronalak bere jarrerari eutsiko diola uste du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu