Ekonomia

Laboral Kutxak 5.200 lanpostu sortzea espero du EIFekin adostutako kreditu lerroaren bidez

Mondragon taldeko kreditu kooperatiba arduratuko da EIF Europako Inbertsio Funtsetik bideratutako 75 milioi euro mailegatzeaz.

2015eko urriaren 20a
10:35
Entzun

Laboral Kutxak eta EIFek lankidetza hitzarmena sinatu dute, eta kreditu kooperatibaren esku geldituko da 75 milioi euro kudeatzea. Zenbateko horren bidez, 5.000 lanpostu sortu, eta finkatzea espero du Laboral Kutxak. Maileguen hartzaileak, batez ere, enpresa txikiak izango dira; abiatu berri diren enpresak eta jardueraren bat hasi duten ekintzaileak. Mailegu bakoitzeko, gehienez 25.000 euro emango dituzte, eta bost urte artekoa izango da itzultzeko epea.

EIFk ez ez du enpresentzako laguntza zuzenik eskaintzen, eta inbertsio zuzenik egin ere. Horren ordez, finantza bitartekariak aukeratzen ditu, eta haien maileguak estaltzeko bermea eskani. Duel abi urte antzeko akordioa lortu zuen Laboral Kutxarekin, Progress 2013-2014 programaren barruan. Orduan, ordea, txikiagoa zen kredio lerroa: 24 milioi eurokoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.