Ekonomia

Laboral Kutxak "hamarrenen bat" kenduko dio 2018ko hazkunde iragarpenari, Kataluniako "tentsioarengatik"

Euskal ekonomiarentzat %2,7ko hazkundea aurreikusten zuen datorren urterako, baina berriz aztertuko du iragarpena.

Laboral Kutxako Joseba Madariaga eta Xabier Egibar, artxiboko irudian. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
Irune Lasa.
2017ko azaroaren 8a
15:17
Entzun

Gaur egun euskal ekonomiak "bizitasun handia" duela eta hazkunde maila "inportantea" duela uste du Joseba Madariaga Laboral Kutxako Ikerketa saileko zuzendariak. Ekonomiari buruzko mahai inguru batean azaldu duenez, entitateak joan den uztailean iragarri zuen aurten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BPG barne produktu gordinaren hazkundea %2,9koa izango dela, eta uste horri eusten diote, oraindik ere. 2018. urterako aurreikuspena ere eman zuen orduko hartan Laboral Kutxak, eta %2,7ko hazkundea iragarri. 

Azken iragarpen hori, ordea, aldatu egin daitekeela uste du Madariagak, aurreikuspena egiterakoan ez zirelako kontuan hartu Kataluniako egoerak sortutako "tentsioak". Hurrengo urterako hazkunde aurreikuspenari, ondorioz, "hamarrenen bat" kenduko diotela azaldu du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.