Oso pozik agertu da Laurent Hirigarai ELB-Conféderation Paysanne zerrendan bigarren aurkezten zena: "Laborantza herrikoiaren mezua geroz eta gehiago ulertua da eta FDSEAren emaitzek islatzen dute aldiz laborantza industrialak geroz eta sostengu guttiago duela".
ELB-Conféderation Paysannek 4 aulki lortu ditu Paueko Laborantza Ganberan, FDSEAk 16 eta Coordination Rurale-k bakarra.
Ipar Euskal Herriko emaitzak jakinen dira laster, barrutika.