Lagarde epaituko dute, gehiegikeriaz aritzea egotzita

2011ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria ikertu egingo dute Frantzian, herrialdeko Ekonomia ministroa zela boterearen gehiegizko erabilpena egin zuelakoan. Bernard Tapie frantziar enpresariari 285 milioi euroko kalte-ordain bat emateagatik ikertuko dute. Lagardek berak agindutako arbitraje batzorde batek erabaki zuen kalte-ordaina ematea, ez Justiziak, legeak dioen bezala.

Frantziako Justiziak jakinarazi duenez, hiru epailek osatuko dute ikerketa batzordea. 2007ko ekainetik aurtengora izan da Ekonomia ministro Lagarde. Uztailaren 5etik Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria da. Dominique Strauss-Kahn ordezkatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.