Lagun Aro aseguru etxeak 2009an baino %5,8 gehiago irabazi du

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Iragandakoa urte txukuna izan da Lagun Aro aseguru etxearentzat: 10,9 milioi euro irabazi ditu —zergak ordaindu aurretik—, 2009an baino %5,8 gehiago, eta 197 milioi euro fakturatu ditu. Garai zailak izanagatik, kudeaketa lan on batek fruituak ematen dituela adierazi du enpresak. Gainera, nabarmendu du emaitzok agerian uzten dutela Lagun Aroren sendotasuna.

Etxebizitza aseguruen esparruan erdietsi ditu emaitzarik onenak, 2009an baino %5 poliza gehiago salduta; autoen aseguruei dagokienez, 2009ko emaitzak berdintzea lortu du; aldiz, %4,64bizitza aseguru gutxiago egin ditu. Hala ere, sektoreko enpresa gehienek baino emaitza hobeak erdietsi dituela azaldu du Mondragon taldeko konpainiak, batez beste %8,5 bizitza aseguru gutxiago egin baitituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.