FAGORREN PORROTA

Lagun Aroko kuotak igotzea onartu dute Mondragoneko bazkideek

Erretiro aurreratua hartzen dutenei saria hobetuko die Lagun Aro BGAEk.

Berria.info
2013ko abenduaren 27a
15:50
Entzun

Bazkide kooperatibistek beste urrats bat egin dute, gaur goizean, Fagor Etxetresnen porrotak Mondragonen barruan sortu duen egoerara moldatzeko. Donostiako Kursaal jauregian bilduta, Lagun Aro BGAEren (Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Elkartea) batzar orokorrak bi erabaki hartu ditu, duela berrogei egun BERRIAk aurreratutakoaren ildotik.

Batetik, desegite prozesuan dauden kooperatibentzat erretiro aurreratuko prestazioa hobetzea onartu dute:saria 55 urtetik aurrera, kontsumoko aurrerakinaren (soldataren) %80 jaso ahal izango dute. Orain arte %60 zegokien.

Bestetik, Fagorren porrotak behin-behinean lanik gabe utzi dituen kooperatibisten langabezia sariek Lagun Aro  BGAEren kutxak hustu ez ditzaten, bazkideek ontzat hartu dute sari horretarako kooperatibek jartzen duten kuota igotzea. Urteko laneko aurrerakinen gaineko %1,5 izango dela azaldu du Lagun Arok. Hau da, langile bakoitzaren lan kostu osoa %1,5 igoko zaie kooperatibei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.