Hotz egin arren, lagun izozturik ez zen izan atzo burtsan. Mugimenduaren sua Europako datu makroekonomikoek piztu eta dolarraren bilakaerak berotu zuten. Frantziako kontsumitzaileen konfiantzak behera egin zuen, hexagonoan langabezia hiru urte eta erdiko maximoan delako. Baina AEBetan lan merkatuak hobera egin dezakeen usteak dolarra indartu zuen eta horrek presioa kenduko lioke Euroguneko hazkunde ahulari. Ibex-35ek 8.300eko marka erraz gainditu zuen, urteko maximo berria lagun. Sarri ematen diren zalantzarik gabe, zenbaki beltzak izan ziren nagusi. Ibexen 35 akzioetatik 24 igo ziren, 54 puntuko igoera eraginez. Horietatik 20 BBVAk (+%0,9), Telefonicak (+%0,3) eta SCHk (+%0,43) eragin zituzten. Guztietan gehien Ferrovial (+%4,69) igo zen eta %1na pasa Repsol eta Gas Natural en-ergia enpresak. Hiru horiek 15,5 puntu gehitu zizkioten Ibex-35i.
-AUTOKARTERa %5era dute mugatua gure burtsan salerosten diren enpresek. Orain arte CNMVri eman beharreko datu hori isilpean gordetzen zen. Aurrerantzean, zaintza erakundearen web orrian jakinaraziko da datua.
-SABADELL (+%1,02) bankuak kapitala hedatu du, 46 milioi akzio inbertsiogile handiei 14,75 eurotan salduta. Lehendik akziodun zirenei 51 milioi saldu dizkie 10,33 eurotan. 15,91 eurotan da.
BURTSA
Lagun izozturik ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu