Laguntza zuzenak ukatu dizkio Merkelek Opeli
RUESSELHEIM. Opelen fabrika nagusia bisitatu zuen atzo Angela Merkel Alemaniako gobernuburuak, Ruesselheim herrian, baina hor ere uko egin zien Estatuak autogilearen kapitalean sartzeko eskaerei. Hiru mila langileren aurrean egindako hitzaldian, Merkelek hitz eman zuen inbertitzaile bat bilatzen lagunduko duela edo abalak emango dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu