Laguntzak, upategien lehiakortasuna hobetzeko
GASTEIZ. Lehiakorragoak izan daitezen, inbertsioen %50 arteko laguntzak emango dizkie Arabako Diputazioak upategi txikiei. «Ekoizle txikien iraupena eta etorkizuneko errentagarritasuna bermatu nahi dugu», esan du Borja Monge Nekazaritza diputatuak. Gehienez ere 150.000 litro ardo egiten dituzten upategiek jaso ahal izango dute dirua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu