Laguntzei begira prefetak duen joera salatu du ELBk
BAIONA. Haragitarako behien hazkuntzarako banatu laguntzak etxaldeka mugatuak ziren orain artean, baina muga hori kentzea onartu du Pirinio Atlantikoetako prefetak. «Eskubideak bereganatzen dituen» FDSEAren nahia onartuz, prefetak «enpleguak desagerraraziko» dituela salatu du ELBk. Muga atxikitzea eskatu zion prefetari ELBk «interes orokorraren izenean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu