Lakuak dio Kutxen legea besteen antzekoa dela

Erredakzioa
2003ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailak adierazi duenez, EAEko Kutxen legea Espainiako beste erkidegoetan egin dutenaren oso antzekoa da, Gaztela eta Leon eta Katalunia esaterako. Beste erkidegoetan «diskriminazioa» aipatu ere ez dela egin diote, beraz, «Espainiako Auzitegi Konstituzionalean legeari helegitea aurkeztuz gero, errekurtsoa erabat politikoa» izango litzatekeela esan zuten.

Kutxen legea iragan maiatzaren 7an onartu zen Jaurlaritzako Legebiltzarrean, EAJ, EA eta EBren bozekin. Oposizioko 7 kide agertu ez zirenez, legea aurrera ateraahal izan zuten hiru alderdiek. Falta zirenen artean PPko eta PSE-EEko bina legebiltzarkide zeuden.

Orain, Espainiako Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarriko dutela iragarri dute PPk eta PSOEk . Bi alderdi horiek diotenez, Kutxen legea «diskriminatzaile0a» da.>

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.