ekonomia

Laminaciones Arreguiko zuzendaritzari "fede txarrez" aritzea leporatu dio langile batzordeak

Langile batzordeak salatu du konpainiako zuzendaritzak bertan behera utzi duela lan hitzarmenaren negoziazioa.

2013ko apirilaren 4a
15:24
Entzun

Langile bartzordearen ustez, zuzendaritzak harturiko erabaki horrek argi uzten du enpresak "fede txarra" duela eta "negoziaziatzeko nahikeri eza" aurpegiratu dio. Laminaciones Arreguiko zuzendaritzak Gasteiz eta Urbinako 160 langile hunkitzen dituen lan erregulazio espedientea aurkeztu ostean, langile batzordeak bere aldetik, helegitea aurkeztu zuen. Auzitegi Nazionalean buruturiko epaiketa ondoren, zuzendaritzak negoziaketak bertan behera uzteko erabakia kritikatu du lagileen batzordeak.

Bide beretik, langileen ordezkaritzak gaurko pentsatua zen zortzi langileren kontrako epaiketa bertan behera utzi izana ere aipatu du. Izan ere, epaiketa horren harira langileen kontra erabiliko ziren bideo bidezko frogak salatu dituzte. Bideoan agertzen zen datak eta leporatzen zaienaren datak ez zutelako bat egiten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.