Iruñeko Gizarte Arloko 3. epaitegiko epaileak lan erreforma aplikatu dio lan erreforma onartu aurretik egindako kontratu bati. Kasu honetan langileak berak eskatu zuen kontratua etetea, enpresak soldataren ordainketak atzeratu zituelako eta ordaintzen ez ziolako. Epaileak dio kontratua berak jakinarazitako sententziaren bidez eten dela, eta sententzia lan erreforma onartu eta gero jakinarazi duenez, langileari lan erreforma aplikatu dio, kalte-ordaina jasotzeko orduan.
Nafarroako Probintzia Auzitegiak, «alarma ez sortzeko», zehaztu du horrek ez duela esan nahi lan erreforma onartu aurreko kontratuei lan erreforma aplikatuko dietenik.
Lan erreforma aplikatu diote onartu aurreko kontratu bati
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu