Espainiako Gobernuak lan erreformarako proposamen berria egin du, eta gaur onartu du Ministroen Kontseiluak. Proposamenaren edukia ez dute publiko egin oraindik. Hori egin aitzinetik, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak Espainiako sindikatu nagusien eta patronalaren ordezkariei azalduko die, eta ondoren eginen du agerraldi publikoa.
Ministroen Kontseiluaren bilkuraren ondotik, Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernuko presidenteordeak azaldu du erreforma berriak bortz helburu izanen dituela: enplegua sustatzea, lan kontratazioen bikoiztasuna eta behin-behinekotasuna murriztea, lana aurkitzea erraztea, enpresen barne malgutasuna haztea eta formazio murritzena duten gazteei lan merkaturako sarrera erraztea. De la Vegak erran du neurri horiek “krisia gainditzeko beharrezkoak” direla, eta gaur egungo eredu produktiboa “bideraezina” dela.
Ekonomia
Lan erreformarako proposamen berria egin du Espainiako Gobernuak
Ministroen Kontseiluak gaur onartu du proposamena. Espainiako sindikatu nagusien eta patronalaren ordezkariekin bildu ondotik aurkeztuko du publikoki Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu