Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak salatu du Espainiako Gobernuaren lan erreforma berria "larria" dela, "soldaten aurkakoa delako, enpleguaren prekaritatea areagotuko duelako eta lan eskubideen galera handitu egingo delako", eta, ondorioz, uste du badela "nahikoa arrazoi" greba orokorra iragartzeko.
Alternatiba prest azaldu da Euskal Herriko eragile sindikal, sozial eta politikoekin “PPren eskuin muturreko politikari" aurre egiteko proposatzen diren egitasmo guztiak kalean sustatu eta laguntzeko. “Izan ere, [Ogasun ministro] Cristobal Montorok berak aitortu du langileak ahuldu eta kaleratzeak merkatzea beste helbururik ez duela erreformak”.
Matuteren iritziz, "oso argigarria” da Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta CEOE Espainiako patronalak egitasmoa txalotu izana. “Agerian utzi dute erreforma noren aginduetara egin eta onartu duen”.