Lan erreformaren puntu nagusiak

2012ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Bidegabeko kaleratzeak. Kalte-ordainak murriztuko dira. Lehen, lan egindako urte bakoitzeko 45 egun ematen diren, gehienez 42 hilabeteko mugarekin; orain 33 egun eta 24 hilabeteko mugarekin.

Bidezko kaleratzeak. Lan egindako urte bakoitzeko hogei egunekoa da kalte-ordaina. Hiru hiruhilekotan jarraian fakturazioa edo salmentak jaitsi zaizkiela frogatzea aski dute enpresek.

Kontratuko baldintzak. Arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo produktiboak egonez gero, enpresak lan kontratuko baldintzak aldatu ahal izango ditu.

Lan hitzarmeneko edukiak. Bi hiruhilekotan jarraian diru sarreren edo eskaeren jaitsiera baldin badute, enpresek aukera dute lan hitzarmeneko edukiak ez betetzeko. Langileak ados ez badaude, bitartekari batek erabakiko du.

Ultraaktibitatea. Epez pasatako lan hitzarmenek gehienez ere bi urtean jarraitu ahal izango dute indarrean. Handik aurrera, oso-osoki negoziatu beharko dira hitzarmen berriak.

Erregulazio espedienteak. Espedientea indarrean jarri ahal izateko administrazioaren baimenik ez du beharko enpresak. Ados ez dauden langileek auzitara jo beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.