Lan eskaintza publikoak egingo ditu Jaurlaritzak
GASTEIZ. Aurtengo urterako aurreikusita zeuden lan eskaintza publikoak egin egingo direla esan du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Hezkuntzan, Osakidetzan, administrazio orokorrean eta Justizian esleituko dira postu berriak. Horretaz gain, Mendiak esan du Espainiako Gobernuarekin negoziatuko duela, Jaurlaritzak eskaintza gehiago egiteko aukera izan dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu