Lan gaixotasuna onartu diote, hil eta gero
DONOSTIA. Angel Robles iazko abenduaren 4an hil zen, biriketako minbiziak eraginda. Hil eta hiru aste geroago, Gizarte Segurantzaren Gipuzkoako ordezkaritzak onartu zuen Roblesen gaixotasuna lan gaixotasuna zela eta amiantoak eragin zuela. CCOOk salatu du Luzuriaga Fagor enpresak etengabe ukatu duela Roblesek amiantoarekin lan egin zuela eta lan gaixotasuna zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu