Nafarroako Volkswageneko lan itunaren negoziazioan ez dira ados jarri zuzendaritza eta sindikatuak. Ituna negoziatzeko lehen bilera egin zuten atzo bi aldeek, baina zuzendaritzaren proposamenaren eta sindikatuenaren artean aldeak «handiak» dira.
Lan batzordearen gehiengoak (UGT, CCOO, CC eta LAB) hitzartutako proposamenean, 35 orduko lan astea eta KPI gehi %1,5ko soldata igoera eskatu dute. Halaber, produkzioa egungo plantillari egokitzea nahi dute eta aparteko orduak gutxinaka murriztea. 58 urtez gorako langileei aurrez erretiroa hartzeko aukera emateko ere eskatu dute. Zuzendaritzak, berriz, malgutasun handiagoa izatea proposatu die sindikatuei. 2003an bi urterako onartu ziren malgutasun neurriak aplikatzen jarraitu nahi du, eta «ordu poltsa bat» eratzea proposatu du eta lanorduak produkzioari egokitzea. «Gorabehera ekonomikoei aurre egiteko» neurri egokia dela deritzo.
Bestalde, Europako auto egile handienak aurtengo lehen hiru hilabetean etekinak %169 handitu zituela iragarri zuen atzo. Zerga aurreko etekinak 121 milioi eurokoak izan ziren. Beraz, iaz Volkswagenek ezarritako aurrezte neurriak eragina izan dute emaitzetan.
LAN GATAZKA. Ados jarri ez, eta lanuztera deitu dute Volkswagenen biharko
Taldeak %169 handitu ditu etekinak Europan urteko lehen hiru hilabetean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu