Volkswagenek oraindik ez du erabaki hurrengo urtean zenbat ibilgailu eraikiko dituen Landabengo (Nafarroa) lantegian, eta «kezkatuta» itzuli da langileen batzordeko presidente Jesus Sanchez Alemaniatik. Litekeena da azarorako finkatuta egotea lan karga. «Bitarte horretan, gure enpresaren aldeko apustua berretsi eta zentzuzko lan ituna adostu behar dugu». Zuzendaritzaren begietara «erakargarria» den eta «lan taldearen arazoa» konponduko duen ituna dauka gogoan Sanchezek. Kostuak murriztu gura ditu Volkswagenek, bai, «baina ez derrigorrez lanpostuak ezabatuta».
LAN GATAZKA. Alemaniatik «kezkatuta» itzuli da VWeko langileen bozeramailea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu