LAN GATAZKA. Caballitokoak Alemanian: «20 hilabete nahikoa dira»

2005eko uztailaren 16a
00:00
Entzun
20 hilabeteko greba nahikoa da; negoziatu egin nahi dugu. Pferd-Ruggeberg: gure helburua bidezko konponketa da. Gasteizko Caballitoko langileek Pferd-Ruggeberf multinazionalaren sorterriko lantegiaren atarian ia egun osoa egin zuten atzo. Euren egoera salatzea eta enpresaren jabeekin biltzea dute helburu Marienheideraino joan diren 50en bat langileek; ildo horretan, gaur formalki eskatu diete bilera bat hango lantegiko arduradunei, «gure egoera zein den azaldu nahi diegulako».Atzo, tokiko prentsarekin ere egon ziren: «Eta ez duteulertzen enpresak gurekin azaldu duen jarrera». Alemanieraz idatzitako 3.000 triptiko ere banatu zituzten lantegi atarian eta gaur Marienheid herriko (17.000 biztanle) etxeetan eta kaleetan beste hainbat banatuko dituzte. OBERBERG-AKTUELL.DE

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.