LAN GATAZKA. Hendaiako Bonnet-Neveko ehun bat langilek greba egin dute

Laneko baldintza eta soldata hobeak eskatu ditu CGT sindikatuak

ERREDAKZIOA - BAIONA
2004ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Hendaiako Bonnet-Neve lantegiko ehun bat langilek greba egin zuten atzo beren laneko baldintzen hobetzea eta hilabete sarien igotzea aldarrikatzeko, CGT sindikatuak deiturik. Hozkailuak ekoizten dituen enpresa horretako langileak kexu dira. 450 langile dira orotara. Produkzio sailekoek azken hilabeteetako baldintzen txartzea salatu dute.

Zuzendaritzak ekialdeko enpresen konpetentziaren gain botatzen du baldintzen txartzea. Horregatik mozkinen prezioak apaltzen direla argudiatzen du. Ondorioz, langileei altzariak denbora gutxiagoz ekoiztea galdegina zaie. Lehen hogei minutu ematen zitzaien altzaria egiteko. Orain hamalau minutu eta laster hamar baizik ez diete eman nahi izanen, langileen arabera.Duela urte bat zuzendaritzak neurri zailak hartu zituen langileentzat. Enpresaren irabazien murriztearengatik langile batzuk langabezia partzialean ezarri zituen. Horrez gain, soldata apalenak apalegi direla dio CGTk.Gaur egun, gutxieneko soldata baino %7,5ez handiagoa da. Duela bederatzi urte, lanpostu bera soldata minimoa baino %13 gehiago ordaintzen zen. Zuzendaritzak dio soldata horiek urte osoan izaten diren hainbat prima gehitzen zaizkiela. CGTk nagusiarekin bildu nahi zuen. Joan den asteko batzarrean ez zuten hori lortu eta haserrea oraindik gehiago igo zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.