Papelera del Ebroko lau langilek gose greba mugagabea hasi zuten atzo Vianako UGT sindikatuaren egoitzan. Enpresa horretako beharginek 25 egun daramatzate greban, baina oraindik ez dira konponbidera iritsi eta lau lankidek euren protesta ekimenetan apur bat haratago joatea erabaki dute.
Enpresa batzordea UGT (3 ordezkari), CCOO (2) eta LABek (1) osatzen dute. «Langileei zer gertatuko zaien, zuzendaritzarena eta Saica taldearen erantzukizuna da guztiz», ohartarazi zuen batzordeak. Gose greba hasi dutenei euren babesa agertzeko langileen batzordeak elkarretaratzea deitu du 12:00etan UGTren egoitza aurrean.
Negoziazioari uko
Papelera del Ebroko langileak haserre dira astezkeneanzuzendaritzak lan hitzarmena negoziatzeari uko egin ziolako, azken proposamena atzera bota zuelako,eta datorren urtarriletik aurrera Espainiako arte grafikoen hitzarmena ezarriko duela adierazi zuelako. «Ordagoa bota digute, greba hasierago egoeraraitzuli baikara», esan zuen Juan Jose Galan batzordeko presidenteak.
Nafarroako hitzarmeneko baldintzekin parekatzea eskatzen dute, eta, ondorioz, enpresak 90.000 euro gehiago ordaindu beharko lituzke: «Esan digutenahiago dutela dirua botatzea guri ematea baino. Lotsagarria da, iaz 3 milioi eurotik gora irabazi baitzuten», salatu zuen Galanek.
LAN GATAZKA. Papelera del Ebroko lau langilek gose greba hasi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu