LAN ISTRIPUA. Langile bat hil da Erandioko Aser enpresan, ustez bihotzekoak jota

Erredakzioa
2004ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Astelehen gauean Aser konpainiako langile bat hil zen beharrean ari zela, ustez bihotzekoak jota. Gainerako lankideek lan zama handiari egotzi zioten erantzukizuna, azaroan gertatutako bigarren istripua baitzen astelehenekoa.

Labean beharrean ari zela hil zen behargina, ELAren arabera. Azaroko beste istripuan, ordea, «langilea gutxigatik bizirik irten» zela ohartarazi zuten langileek. Behargineak oso kezkatuta daudela salatu zuen ELAk, «lan zama handia lan istripuekin lotuta dagoelako».Aser enpresak ekoizpeneko hondakinak birziklatzen ditu. Befesa taldeko konpainia bat da eta Asua-Erandio bideko errepidean dago.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.