LAN ISTRIPUAK. 200 lankide lan ezbeharraren aurka

2005eko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Loiuko Aceros Olarra konpainiaren atarian 200 langile inguru elkartu ziren atzo eguerdian, bezperan hildako lankidearen heriotza gaitzesteko. 15 minutuz «Lan istripurik ez» zioen leloaren atzean bildu ziren, eta Ignacio S.B. ekarri zuten gogora. 32 urteko langileak 380 volteko deskarga elektrikoa jaso zuen bezperan, eta unean bertan hil zen. Hainbat hilabete zeramatzan Sisteinger azpikontratarentzat beharrean, eta CCOOk salatuz zuenez, instalazioak behar bezala ez ezagutzeak eragin zuen bere heriotza. Olarrak prebentzioa zorrotz betetzen duela ere nabarmendu zuten. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.