Lan istripuek eragindako gaixoaldiak %10 jaitsi dira
GASTEIZ. Lan istripuren bat izan ostean gaixoaldia hartzen dutenen kopurua %10 gutxitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eraikuntza sektorean, askoz gehiago: %24,11. Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 81.149 lan istripu izan ziren iaz, eta 61 langile hil ziren lanean ari zirela, 2010ean baino %5 gehiago. 31k istripua izan zuten, 11 bidean hil ziren eta beste 30 berez hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu