Lau egunean hiru langile hil dira Euskal Herrian. Azkena, atzo, Donostian, eta sindikatuek langileen segurtasun ezari konponbidea emateko gaia lehentasunen artean izateko eskatu diete gaur administrazioari eta enpresei.
Atzokoa ere salatzeko mobilizazioak dituzte sindikatuek gaur. ELAko kideak istripua izan zen lekuan elkartu dira, 11:00etan, Besaiden. Lan istripuen hirutik bi eraikuntza sektorean gertatzen direla nabarmendu du; atzokoa kasu. "Onartezina da. Langileak egunero inolako babesik gabe joaten dira lanera, erabateko prekarietate egoeran", uste du ELAk. "Enpresariek lehentasuna irabaziei ematen badiete eta ez lan heriotzei, egoera ez da aldatuko".
LABek 12:00etan hasi du elkarretaratzea, Pinu bidean. Lan istripuen aurka egiteko "erantzun sindikala" aldarrikatu du, eta atzokoa ezbeharrean aurten hildako 106. langilea gogoratu du siglarik gabeko pankartan. "Arazoa politikarien agendan sartu behar da eta gizartearen kezka nagusi bihurtu".
CCOOk astelehenean egingo du elkarretaratzea, Adegi patronalaren egoitzaren aurrean. UGTk "pankarta eta ekitaldi bereizleak alde batera utzi" eta sindikatuak elkarlanean hasteko garaia dela adierazi du.
Azken bi sindikatuok Elorrion (Bizkaia) egin dute elkarretaratzea gaur, bakoitzak bere aldetik, herenegungo istripu larria salatzeko -langile bat zendu zen-.
Lan istripuak
Lan istripuen arazoa lehentasunen artean sartzeko eskatu dute sindikatuek
ELAk eta LABek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Donostian, atzo hildako langilearen ezbeharra salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu