ekonomia

Lan istripuen aurka berriro

Elkarretaratzea egin dute Abadiñon, Estampaciones Bizkaia enpresaren aurrean, langile baten heriotza salatzeko.

2011ko urriaren 5a
18:19
Entzun

Estampaciones Bizkaia Abadiñoko enpresako langile batzordeak deituta, 24 orduko lanuztea egin dute Juan Manuel Garcia Chicharro beharginaren (49 urte) heriotza salatzeko. Atzo zendu zen, lantokiko lan istripu batean, txatarraren makina paketatzaile batek harrapatuta. Azpikontratatutako Metso enpresako kidea zen.

Ezbehar berean beste behargin bat zauritu egin zen, 45 urteko gizonezko bat. Lesio larriak dauzka bi hanketan, eta Gurutzeta Barakaldoko erietxera eraman zuten, helikopteroan. Estampaciones Bizkaia langilea da hura.

Atzotik izan dira lanuztean Estampaciones Bizkaian, eta gaur eguerdian enpresaren aurrean bilkura egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.