EAEn 81.149 lan istripu izan ziren iaz, aurreko urtean baino %8,24 gutxiago. Hala jakinarazi du gaur Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailak. Istripuak izan zituztenen artean 30.628 lagunek hartu zuten gaixo agiria; 2010ean, berriz, 34.109 langilek.
Jaitsiera nabarmenena eraikuntza arloan izan zen, %24,11koa, hain zuzen. Industrian %7,99 jaitsi da kopurua, zerbitzuen arloan %7,18 eta lehen sektorean %0,30.
61 langile hil ziren iaz lan istripu baten ondorioz.
Araban 6.298 istripu izan ziren iaz (2010ean 7.277 istripu), Bizkaian 17.366 (19.345 istripu 2010ean) eta Gipuzkoan 10.348 istripu izan ziren (2010ean 11.489).