Lan ituna etxeko langile guztientzat izango da
BILBO. EAEko Justizia Auzitegiak ebatzi du Bizkaiko lan ituna ezarri behar zaiela herrialdeko etxeko langile guztiei. Enpresek eskatu zuten administrazioek zuzenean kontratatzen zituenei soilik aplikatzea, eta horren alde egin zuen epaitegiak. Auzitegi Nagusiak sindikatuen helegitea onartu duenez, zeharka kontratatutakoek ere izango dituzte ituneko lan baldintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu