Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna da gaur
DONOSTIA. Sindikatuek hainbat mobilizazio egingo dituzte gaur Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna gogoratzeko. ELAk eta CCOOk batzarra eta manifestazioa egingo dituzte Bilbon, LABek elkarretaratzeak hainbat hiri eta herritan, eta Nafarroako CCOOk eta UGTk batzarra Iruñean. Beasainen, amiantoaren erruz hildakoen eskultura inauguratuko dute CAFeko langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu