Pentsioak

Lanaldi partzialaren babes sozialaren araudi berria emakumeen aurkakoa dela dio LABek

Jasoko luketen pentsioak kasu askotan gutxienekora ere ez litzatekeela iritsiko salatu du sindikatuak

Lander Muñagorri Garmendia.
2013ko irailaren 18a
13:55
Entzun

Espainiako Gobernuak emakumeak miseriara eramango lituzkeen araudia onartu duela salatu du gaur goizean LAB sindikatuak. Abuztuaren 3an lanaldi partzialeko jardunaren babes sozialari dagozkion hainbat ezaugarri aldatu zituen Espainiako Gobernuak, “Europako Justizia auzitegiak eta Auzitegi Konstituzionalak emandako sententzietan jasotakoari erantzuteko asmoz”, Zaloa Ibeas LABeko emakumearen saileko arduradunaren esanetan. Ebazpen horiek pentsioa jasotzerakoan lanaldi partzial baten kotizazioen kalkulua arautzen duen araudia zuzenbide komunitarioak ezartzen duenaren aurkakoa zen. Izan ere, abuztu aurreko legediaren arabera, lanaldi partzialean lan egiten zuen behargin batek lanaldi osoan aritzen dienei baino egun gehiago hartzen zien kontuan kotizazioa kalkulatzeko garaian. Horregatik, baldintza zorrotzagoak izatea, eta zenbatekoa txikiagoa ere badela esan du Izaskun Garcia zeharlerroetako arduradunaren ustez. “Kontuan hartu behar da, gainera, lanaldi partzialean lan egiten duten langileen %80 emakumeak direla”. Horregatik, neurri hori baztertzailea dela uste du.

Baina araudi berria Europara egokitu duten arren, bazterkeriak berdin jarraitzen duela salatu du Garciak. Izan ere, lan egindako egun bakoitza ez da aitortuko kotizatutako egun bat bezala. Lan egindako egunetatik kotizatuak izango direnak kalkulatzeko partzialtasun koefizientea aplikatuko da. Hau da, “kotizatzutan hartuko diren egunak kalkulatuko dira”, Garciaren esanetan. Horrela, berriz ere tranpa egin eta kotizatutako egun guztiak kontuan ez hartzea kritikatu du.

Edozein modutan, araudi berriarekin pentsioak jaso ahal izateko eskatzen den gutxieneko kotizazioa murriztu egiten da. “Baina hamabost urte bete gabe dituzten pertsonei pentsioa murriztu egingo zaie, hamabost urteak betetzeko falta duen denborarekiko proportzionalki”. Beraz, pentsioa jasotzeko eskubidea jende gehiagori zabalduko zaion arren, horiek jaitsi egingo direla ondorioztatu du Garciak. “Gerta liteke jasoko den pentsioa ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa izatea”. Hori dela eta, emakumeen aurkako eraso bezala jo du sindikatuak araudi berria.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.