LANALDIA. Gaur bozkatuko da lan astea 48 ordura mugatzeko proposamena

Europako Parlamentua zatitua dago bozketaren aurrean

Erredakzioa
2005eko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Gaur egun, Europako Batasuneko arteztarau batek astean 48 orduak baino gehiago lan egiteko aukera ematen du, opt-out delako klausula baten bitartez. Alejandro Cercas Europako Parlamentuko PSOEko legebiltzarkideak, ordea, klausula hori indargabetzeko proposamena egin du, eta gaur da bozkatzekoa osoko bilkuran.

Atzo hasi zen eztabaida, eta parlamentua zatitua agertu zen proposamenaren aurrean. Espero bezala, talde popularreko eta liberaleko hainbat ordezkariaurka agertu ziren, Europako Batasunak malgutasun gehiago behar duela eta ez gutxiago argudiatuta. Era berean, Izquierda Unidan Cercasen proposamena bigunegia dela deritzote, eta aurka bozkatutako dute. Aldiz, proposamenaren aldekoek defendatu zuten opt-out klausulak langileen osasuna kaltetzen duela, Itun Konstituzionalaren aurkakoa dela , eta beharrezkoa dela gizarte gaietan ere, «araurik gabeko Europa arautzea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.