Lanbide, langabe gehieneko eskualdeei lagundu nahian

2011ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Urtarrilaren 1ean plan berri bat jarriko du martxan Lanbidek langabeziak eragin handiena duen bederatzi eskualdetan: Bizkaian, Bilbon, Ezkerraldean, Enkarterrin eta Ibaizabalen; Gipuzkoan, Debabarrenean, Bidaso Beherean eta Oiartzualdean; eta Araban, Gasteizen eta Aiaran. 1.500 langabe «aktibatuko» dituela dio, eta horietatik %35ek lanposturen bat aurkitzea da helburua. «Enplegua galtzen dutenek ezin dute langabe kroniko bihurtu. Prestakuntza eman behar ditugu eta jarduera berrietan birkualifikatu». Plana garatzeko hainbat erakunde kontratatu ditu Lanbidek, eta bederatzi eskualdeetan %35etik gorako laneratzea lortu beharko dute, bestela zigor ekonomikoa izango dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.