Lanbidek aholku emandako gehienek ikasketak dituzte
Urte hasieran martxan jarri zenetik, Lanbidek 6.582 pertsonari eman die lanerako aholkularitza. Horietatik gehienek erdi edo goi mailako ikasketak eginda dauzkate; «beraz, laguntza jasotzen duten gehienak ikasketarik gabekoak direlako ideia bertan behera geratu da datu horien ondorioz», Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburuak adierazi duenez. Laguntza jaso dutenen %52,5ek DBH eginda daukate; %9,5ek, Batxilergoa; %1,9k, unibertsitateko ikasketaren bat, eta %1,6k ez daukate ikasketarik. «Bazterketa ekonomikoan daudela esan daiteke, ez bazterketa sozialean», Zabaletaren esanetan. Laguntza gehien Bizkaian eman dute, %65,9.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu